Eskuak lanpetuak ditut
Beste bat egiten
Bere errituak baditu
Isolamenduak ere

Ispilu bat izango banintz
Isladatzen zure grina
Orduan ikusiko zenuke
Biok gaudela toki berdinan

Eta ezin dut onartu
Gizarte honen hiztegia
Nork demontrek izendatu gaitu
Galtzaileak

Eskuak lanpetuak ditut
Beste bat egiten
Mundu hau nik ez nuen asmatu
Beste bat ezingo nuke

Ez dut batere argi ikusten
Zein aberetan bilakatu garen
Sinisten dugunaren alde ordea
Ezin dugu utzi borrokatzen

Eta ezin dut onartu